- Distira Argazki Elkarteak eta Zumaiako Udalak antolatutako XXXIII. argazki lehiaketara aurkeztutako lanekin erakusketa irekiko dute bihar, Alondegiko Oxford aretoan. Irekiera ekitaldia aprobetxatuko dute, halaber, aurtengo sariak emateko. 18.30ean izango da hitzordua eta hortik aurrera, abuztuaren 8ra bitartean bisitatu ahal izango da erakusketa, egunero, orain arteko ordutegian.