- Zumaiako Musi-K udalekuak bertan behera geratu dira. Covid-19ak sortutako egoeraren araberako aldaketen menpe egon dira hasieratik, eta gaurkoz musika udalekuak baldintza egokietan egitea bermatuta ez dagoela ulertuta hartu dute erabakia, Zumaiako Udalak eta Sapere Aude Sinfonie-tta elkarteak.

Udalekuen izaera izan da erabakia hartzearen arrazoi nagusia. Izan ere, eremu itxian egiten dira gehienbat eta beraz, ez da segurtasuna bermatzen, beti. Antolatzaileek dagoeneko jakinarazi die gurasoei erabakiaren berri, eta matrikularen prezioa osorik bueltatuko zaie familiei.

Bestalde, udaleku irekiak izango dira. Familien kontziliazio arazoak eragozteko helburuarekin hartu da erabakia. Dena den, covid-19aren positibo kopuruak gora egin duela kontutan hartuta, protokoloan aurreikusten diren babes neurriak indartuko ditu. Haurrek gozatzeko aukera izango dutela nabarmendu nahi izan dute.