- Gaur, Kukai eta Brodas Bros dantza taldeek Topa ikuskizuna eskaini behar zuten Zumaian. Taldekideen hurbileko covid-19 kasu batengatik, ordea, ekitaldia bertan behera utzi behar izan dute antola-tzaileek. Dena ondo bidean, asteburu honetan egin behar zuten ekitaldia irailean egingo da. Udako kultur egitarauaren baitan antolatutako bestelako ekitaldiak aurrera doaz, momentuz.