- Zumaiako Udalak Oikiako saneamendu sarea berriztatzeko lanak hasi ditu. 71.330 euro bideratuko ditu sarea berritzera, eta Asfaltados y Construcciones Morga enpresak egingo ditu obrak, sei astean. Bien bitartean, itxita egongo da Pollos Oikina pareko aldapa. Beraz, bertara sartzeko eta irtenteko autobus geltokiko sarbidea erabili beharko da. Bestalde, Oikiako hondakin urak araztegira bideratzeko prozesua martxan da. Proiektua lizitatu dute dagoeneko. Esku-hartze honen bidez, ur zikinak Oikiatik Zumaiara iristeko, Korta industrialdean dagoen kolektorera eramango dira.