Zarautz | Jolasek materiala doan emango dio Zarauzko Baratze Solidarioari

Oraingoz plastiko berrerabilgarriz eginiko lau produktu jasoko dituzte Astiko lurretan

15.07.2021 | 00:11
Proiektu honetako sustatzaileak. Argazkia: A.Z.

ZaRAUTZ – Zarauzko Jolas enpresak eta Caritasek kudeatzen duen Baratze Solidariak lankidetza hi-tzarmena sinatu berri dute. Aipatutako lehen erakunde honek baratzean erabilgarri izango den plastiko berrerabilgarriz eginiko materiala erraztuko du. "Pandemia garaian herritik atera ezin genuenean, Astiko eremu hauetatik pasa nintzen eta hortik sortu zen lankidetza hau", zehaztu zuen atzoko aurkezpenean, Iñaki Isasti Jolas enpresako ordezkariak. Hala, lau produktu emango dituzte dohaintzan: konposta egiteko balio dezakeen ontzi bat. Bigarrenik, "adierazi ziguten txabolako egurrezko eskailera ez zegoela egoera onean" eta horri erantzuna emanaz, profil batzuk hornitu dituzte. Bestalde, bankadak egiteko materiala eman die, eta baita hesolak gisa erabiltzeko zutoinak ere. Honekin guztira, 4.000 kilo zabor birzkilatzea lortu dute.

produktu iraunkorrak Material honen beste bertute bat iraunkortasuna da. Ez du apenas mantenu lanik behar plastiko birziklatuak beste material batzuekin alderatuta. Gainera, ekonomia zirkularraren aldeko apustua garbia da. Izan ere, material hauen biziraupena amaitzen denean ere birziklagarria da.

"Ingurumenaren aldeko apostua egiteagatik eta materiala uzteagatik", Patxi Elola lankidetza zinego-tziak eta Iñaki Oñatibia Caritaseko ordezkariak eskerrak eman nahi izan dizkiote Jolas enpresari.

noticias de noticiasdegipuzkoa