- Orioko herri-baratzeak adjudikatzeko prozesuaren barruan, eta behin eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda argitaratu du Orioko Udalak. Webgunean ikusi daiteke. Interesatuek hilaren 19ra arteko epea dute alegazioak aurkezteko. Behin prozesu hori pasa ondoren, zozketa uztailaren 26an egingo da udaletxean, 12.00etan.