- Aurten ere ezin izan da Salbatore Mitxelena sariak banatzeko ohiko ekitaldia antolatu pandemia egoera tarteko. Dena den, antolatzaileak Zarauzko ikastetxeetara gerturatu dira eta bertan ekitaldi xume baten eman dituzte XXXIX. Salbatore Mitxelena sariak. Argazkiak ere atera dituzte irabazleekin. Literaturak garrantzia izaten jarraitzen du Zarautzen. 336 ipuin eta olerki aurkeztera heldu dira Zarauzko gazteak, aurtengo edizioan.