- Aiako Udalak eta Aldabe Kooperatiba Elkarteak antolatuta, sendabelarren inguruko erakusketa jarri dute ikusgai herriko kultur etxean. Abuztuaren 1era arte izango da bertan. Hala, gerturatzen diren herritarrak gaixotasunak sendatzeko historian zehar erabili diren sendabelarren inguruko informazioa jasoko dute, besteak beste. Erakusketa eremua zabalik izango da astelehenetik ostiralera 8.00etatik 14.00etara eta asteburuetan, 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 19.00etara.