- ETS hitzartu bezala, Mitxelenako bizilagunekin bilera irekia egingo du trenbideko lanek sortu dituzten gorabeherak direla eta. Ostegun honetan izango da hitzordua, 18.30ean, udaletxeko pleno aretoan. Edukiera mugatua izango da. Hori dela eta, udal webgunearen bidez zuzenean jarrai-tzeko aukera eskainiko dute. Saio horretan proiektuaren xehetasun guztiak azalduko ditu ETSk.