- Moilaren maketa Zarauzko Udalari eman dio Jon Illarramendik, Kalebarrok. Konfinamendu ostean hasi zen 63 urteko maketa eta eskultura egile hau proiektu honekin eta lan askoren ondoren, emaitza, irudietan ikusi daiteken Zarauzko moilaren egurrezko erreplika da. "Zarautzen dauden leku politenetako bat da moila, egunero pasatzen naiz bertatik" adierazi zuen Jon Illarramendik. Azken aste hauetan Zarauzko turismo bulegoan egon da ikusgai, baina oraingoz ez dute zehaztu bere leku finkoa zein izango den. Illarramendi, bere partetik, buruan duen hurrengo proiektua zehaztu du. Bere asmoa, Biotopoa eta ondoko golf zelaiak osatzen duten gunea irudikatzea da.