- Uztaila osoan zehar, Hilario Urquia zarauztarraren margolanez osaturiko erakusketaz gozatzeko aukera izango da. Erakusketa hau egunero irekiko da, 18.00etatik 20.00etara, Torre Luzean.

“Hilario Urquia Mancisidor ofizioz arte grafikoei lotuta egon da betidanik baina margotzeko zaletasuna txikitatik datorkio, eta afizio hori etengabe landu du gaur egunera arte. Hala, gaztetan Aire Libreko Pintura Lehiaketetara joaten hasi zen, eta pixkanaka bere bidea egin zuen”, azaldu dute Udaletik. Ordutik asko dira egin dituen erakusketak eta oraingoan ere bere laginetako bat ikusteko okasioa izango da.

Nahiz eta Donostian bizi izan, ez du bere jaioterriarekin lotura inoiz eten. Horregatik Torre Luzeako erakusketa honetan paisaiak dira ikus daitezkeen obra gehienak, baita Zarauzkoak ere. Kolore zuriak eta beltzak erabiliz. moila eta hondartza etengabe margotzen ditu, adibidez.