- Zumaiako Gazteguneak ateak zabalduko dizkie hurrengo ikasturtean hamabi urte beteko dituztenei (2009an jaiotakoei). Hala, gazteek bertako hezitzaileak ezagutu ditzaten ate ireki saioak antolatu dituzte. Horietan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea. Horretarako, 688 61 29 40 edo 633 46 71 32 telefonoetara deitu edo Whatsapp mezu bat bidali beharko da.