- TAO bulegoan azken egunetan ematen ari diren jende ilarak ahal den neurrian arintzeko helburuarekin, bezeroen arreta ordutegia zabalduko da. Hala, arreta ordutegi berria 9.00etatik hasi eta 20.30era izango da, astelehenetik ostiralera. Era berean, larunbatetan ere zabalik egongo da bulegoa, 9.00etatik 15.00etara. Kudeaketarako bi ilara jarriko dira: bata izapideak egiteko eta, bestea, ordainketak egiteko eta bereizgarria jasotzeko.

Dena den, erabiltzaile guztiei gogorarazi nahi diete covid-19 egoerak jarraitu egiten duela, eta beraz, ahal den neurrian, TAO bereizgarriaren kudeaketa modu ez presentzialean egitea gomendatzen da. Hiru bide daude horretarako: posta elektroniko bidez, WhatsAppez edo Telegram bidez egin daiteke.

Bestalde, gogorazi dute iazko binetak ekainaren 25a bitartean egongo direla indarrean.