- Zarauzko herri bideetako bazterrak garbitzen hasi dira. Dagoeneko Zubiondo, Sasikoa, Bidarte, Asti eta Munatxo eremuetan egin dituzte lanak. Honez gain, Vista Alegre eta Mutxio parkeetan ere gauzatu da garbiketa. Hurrengo egunetan Berazadi, San Martin, Nekazabal, Sorazu, Buztinzuri, Irusta, Arizia, Olaa, Urteta, Etxeberri, Argoin, Elkano, Alkortiaga, Santa Barbara, Alleme, Esterain eta Zingira bideetan jardungo dira. Udal baratzeetatik pasatzea ere aurreikusten da.