- Jadarreko zubitik hasi eta Txikierdiko biribilgunearen arteko bidea itxita izango da datorren asteartetik ostiralera arte. Zumaiako Udaletik jakitera eman dutenez, mantentze lanak egingo dituzte tarte horretan. Dena den goizetan bakarrik itxiko dute, 9.00etatik 14.00etara. Beraz, eguneko ordu horietan herrira sar-tzeko eta irteteko, saihesbidea erabili beharko dute herritarrek.