- Euskadiko Zine Aretoen Elkarteak (EZAE) Zinemazale berriak programa jarri du abian. Euskarazko filmak eskainiko dituzte areto desberdinetan, asteburuetan goizez eta prezio berezian. Horietako bat Zarauzko Modelo aretoa izango da. Guztira, bost film proiektatuko dituzte: maiatzaren 23an, Maya erlea - Ezti jokoak; Maiatzaren 29an, Paddington 2; ekainaren 6an, Asterix, edabe magikoaren sekretua; ekainaren 13an, Nur eta herensugearen tenplua eta ekainaren 20an, Ballerina. Guztiak 12.00etan hasiko dira eta prezioa, 2.90 eurokoa izango da.