- Udal Elkarteko Hondakinak Biltzeko Zerbitzuak, Getariako Udalarekin hala adostuta, kendu egin du Portuko Itxas-etxeko ondoko bilketa gunea. Atzo bertan egin zituzten aldaketa guztiak. Beraz, gune horretako erabiltzaileek Viveros San Anton pareko edukiontziak erabili beharko dituzte hemendik aurrera. Berdin berdin derrigorrezkoa da organikoaren eta errefusaren edukiontziak ireki ahal izateko txartela erabiltzea. Txartela galdu edota hondatuz gero, berria eskuratu daiteke Getariako udaletxean bertan edota Udal Elkartean.