- Zumaiako denden erakusleihoetan margolanen erreprodukzioak ikusi ahal izango dira pasa den ostiraletik maiatzaren 23ra bitartean 30. Iaz, egoerak hala behartuta, ezin izan zen urteroko lehiaketa egin, eta aurtengoan sariketari indarrez heldu nahi dio Udalak, herritarren parte-hartzea sustatzeko. Hala, azken 20 urtetan jasotako lanetatik 30 margolan aukeratu, eta horien erreprodukzioak prestatu ditu, herriko dendetako erakusleihoetan jarrita kale erakusketa sortzeko.

Herriko dendariekin lankidetzan antolatu du Udalak erakusketa, eta epea amaitzean komertzioetako bezeroen artean zozkatuko dituzte margolanen erreprodukzioak.

Bestalde, azaldu duetenez aurten kaleko pintura lehiaketa ospatzeko aukera izango da. Maiatzaren 23an egingo da. Egun horretan margolariak ibiliko dira herriko bazter guztietan eta nahi duten guztiek hartu dezakete parte sariketan. Laster argitaratuko dituzte oinarriak, baita sarien inguruko xehetasunak.

1998an egin zen lehenengoz kaleko pintura lehiaketa Zumaian. Ordutik hamarnaka herritarrek hartu dute parte, eta lan ugari jaso dira.