- Zinegoak Bilboko gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia, Zumaiara iritsiko da maiatzean. Bi egunetan banatuko dituzte ekitaldiak: maiatzaren 6an sei film labur (Leo y Álex en pleno siglo XXI, Mall, Karaoke, La Amante, Red Bay eta Hemen.Gaur.Berriz) proiektatuko dira, eta hilaren 20an, Valentina filma ikusteko aukera izango da. Bi saioak Aita Mari zineman izango dira, 19.00etatik hasita. Gonbidapenak, berriz, eskuragarri daude jada turismo bulegoan.

Zinegoak jaialdia 2004 urtean jaio zen, kultura, zinema eta arte eszenikoen bidez sentsibilizazioa bultatzeko asmoz. Zinegoakeko kultur-programazioa "kalitatezko zinema eta arte eszenikoetan oinarrituta dago". Halaber, bere jarduera guztiek lotura dute honako ezaugarri guztiekin: arrazoi afektibo sexualengatik bazterkeria eragoztea, nazioartean gertatzen diren giza eskubide guztien urraketa eta eredu familiar berrian ikusgarritasuna bultzatzea.