- Testura taldeak kontzertua egingo du Orion, ostiral honetan. 19.00etan izango da, Arraunetxeko aretoan. Sarrerak aldez aurretik hartu behar dira kultur etxean, bi euro ordainduta. Pertsona bakoitzak bi erosi ditzake, gehienez. Iazko azaroan argitaratu zuten beren lehen diskoa, taldearen izen berarekin, eta horren aurkezpena egingo dute Orion. Ander Mujika, Felix Buff, Johannes Buff eta Maialen Belaustegi musikariek osatzen dute taldea.