- Larunbat honetan Aiako oholtzara igoko dira Iker Lauroba eta Beste Urtaroak taldea. Probalekuan izango da kontzertua, 19.00etatik aurrera. Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko, www.musikaze.net web orriandean. Aurreratu dutenez, udaberriko hainbat abesti landatuko dituzte Aian, baina baita ere Laurobaren bakarkako ibilbideko bost diskoen abestirik esangura-tsuenak. Horretarako, Beste urtaroak taldea izango du bidelagun: Leire Berasaluze (ukelelea, ahotsa), Olaia Inziarte (pianoa, gitarra, ahotsa), Urbil Artola (lap steel, dobro, ahotsa), Maria Soriazu (baxua, ahotsa) eta Andoni Etxebeste (bateria).