- Aparkalekuak erregulatzeko ordenantza berria sartu da indarrean Zumaian. Hala, ekainaren 14ra bitartean tarteko aldiari dagokion araudia egongo da martxan, 10.00etatik 20.00etara bitartean. Astean zehar neguko erregulazioa aplikatuko da. Errotazio altuko zenbait gune indarrean egongo dira: Amaiako plaza, Txomin Agirre kaia, Osasun Zentroa eta Foruen plaza. Txomin Agirreko 4 eta 5 guneak ez dira indarrean egongo astean zehar. Asteburuetan, berriz, bertakoen eremuak indarrean egongo dira herri osoan (Julio Beobide ere bertakoena izango da aurrerantzean). Baita errotazio altuko hainbat gune: Txomin Agirre kaia eta Amaiako plaza.