- Aste Santuen bueltan, Galdutako erlearen bila orientazio jokua antolatu dute Aiako Iturraran parketxean. Bi egunetan izango da aukera: bihar eta igandea, 10.30etik aurrera. Plaza mugatuak dira. Horregatik, aldez aurretik egin beharko da erreserba, 943 835 389 telefonora deituta edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera mezu bat bidalita. Helduek sei euro ordaindu beharko dituzte, eta haurrek lau.