- Zarauzko haurreskola datorren urteari begira jarri da dagoeneko. Iraila, urria edo azaroan hasi nahi dutenek, orain matrikulatu beharko dute. Zehazki, apirilaren 12an irekiko dute epea, eta 21era arte izango da aukera. Matrikula haurreskolaren bulegoetan egin ahal izango da, astelehenetik ostiralera, 9.00etatik 14.30era bitartean edota online, www.ikasgunea.euskadi.eus atarian. Edozein zalan-tza argitzeko 943 835 919 telefonora deitu daiteke edo zarautz.zarautz@haurreskolak.eus helbidera idatzi.