- Urola Kostako Udal Elkarteko Enplegu Zerbitzuak, jarraipena emango dio 45+ Indar-tzen programareari. Orain arteko edizioen arrakasta ikusita, eskualdeko 45 urtetik gorako herritarrei bideratutako programaren bi edizio berri antolatu dituzte 2021ari begira: lehen edizioa apirila eta maiatzean egingo da; bigarrena, aldiz, urte amaieran, azaroa edo abendua inguruan.

Hala, dagoeneko zabalik dago lehenengo tandarako izen-ematea, apirilaren 21era arte. Horretarako, Udal Elkartera deitu beharko da edo lanpoltsa@urolakosta.eus helbidera mezua idatzi. Saio hauekin eskualdeko 45 urtetik gorako pertsonei prestakun-tza-ikaskuntza eskaini nahi zaie; ahaldundu daitezen, batez ere, lan mundura sartu edota itzuli daitezen. 40 orduko prestakun-tza prozesua da; lau orduko hamar saiotan banatua. Ikastaroak bi aste iraungo du; hain zuzen ere, maiatzaren 3tik 14ra. Saio guztiak goizez izango dira; 9.30etik 13.30era, Udal Elkartearen egoitzan.