- Kimubat Gardenek makrame teknikarekin etxea dekoratzeko apaingarriak egiteko hastapen ikastaroak antolatu ditu hilaren 23 eta 24rako. Tailerrak 17.00etatik 20.00etara bitartean egingo dira eta, gehienez ere, 10 laguneko taldeak osatuko dira egun bakoitzean. Prezioa (materiala barne) 25 eurokoa da eta interesatuek garden@kimubat.eus helbidera idatzi edo 943 150 085 zenbakira dei dezakete izena emateko.