- Eskola kirola berpentsatuko dute datozen hilabeteotan Zumaiako, Zestoako, Arroa Beheko, Aizarnako eta Aizarnazabalgo ikastetxeetako zuzendariek guraso elkarteetako kideek, udal ordezkariek, eskola kiroleko koordinatzaile zein entrenatzaileek eta haurrek, nahiz eta eskola kirola herri guztietan egiteko baimena izan. Hauen esanetan, haurrei kirola egitea ahalbidetzen dien aukerak zein norabide izan nahi duen adostu nahi dute prozesuan parte hartzen duten eragile eta kolektibo guztien artean.

Futbolak, eskubaloiak eta saskibaloiak izan dira eskola kiroleko protagonistak orain arte. Pandemia dela eta, bestelako kirol jarduerak txertatu badituzte ere, “planteamendu osoa berpentsatzeko beharra” ikusi dute herriotan. Aldaketa horiek txertatzen hasiak badira ere, “hausnarketa sakonagoa” behar dela uste dute, bestelako gaiei ere heltzeko. Hala nola, lehiakortasuna edota entrenatzaile eta hezitzaileen formakuntzan aldaketak egin nahi dituzte. Guztia aztertzeko, lanketa talde bat sortu dute ibillbidea diseinatu eta adostasunak bila-tzeko.

Prozesuarekin hasteko, gainera, galdetegi bat osatu dute. Egungo egoeraren inguruan eskola kirolean parte hartzen duten kolektibo desberdinen iri-tzia jasotzea da asmoa. Publikoaren arabera, ezberdinak izango dira: Galdetegi bat haurrei zuzendutakoa izango da; beste bat gurasoei zuzendutakoa; hirugarren galdetegia kirol elkarteetako kideek, eskola kiroleko koordinatzaileek eta entrenatzaileek beteko dute; azken galdetegia, guraso elkarte zein zuzendari taldeari egokituko zaio.

Honako diagonostikoa online egingo da, eta eskolen zein elkarteen bidez zabaldu dira dagoeneko. Inkesta guztiak martxoaren 12ra bitartean egin beharko dira. Eran-tzunak jasota, talde eragileak emaitzak interpretatu eta ondorioak aterako ditu, hausnarketaren hurrengo pausoak zehazteko. Betiere hasieran jarritako parametroak oinarri hartuta.

Hilaren 12ra bitartean izango da inkesta betetzeko aukera; ondoren, emaitzak interpretatu eta hurrengo pausoak zehaztuko dituzte