- Izarok kontzertua eskainiko du larunbat honetan Aian. Dena den, sarrera guztiak agortuta daude aurrez erosi zirelako, baina mugikortasun muga berria kontuan hartuta, Aian edo herri mugakideetan bizi ez direnei dirua itzuliko zaie. Horretarako, e-mail bat idatzi behar da turismoa@aia.eus helbidera. Itzulketa egiteko azken eguna gaur izango da. Libre geratzen diren eserlekuak kultur etxean jarriko dira salgai.