- Iraurgi saskibaloi klubak Juaristik Zilarrezko LEB Kopako finala jokatu ahal izateko dirulaguntza eman zuten herritar, enpresa eta erakunde guztiei zuzendutako outleta egokituko du bihar eta etzi, 18.30etik 20.30era bitartean, Azpeitiko kiroldegian. Laguntza eman zutenek Iraurgiren logo zaharra duten arropak hartzeko eta Bartzelonan irabazitako koparekin argazkia ateratzeko aukera izango dute bertan.