- Zumaiako edukiontzi guztiak datorren hilaren 22an itxiko dira. Hala, egun horretatik aurrera txartel bidez zabaldu beharko dira. Txartel berria behar dutenek udaletxean edo Urola Kostako Udal Elkartean egin beharko dute eskaera. UKUEk hartu du erabakia, organikoaren edukiontzietan inpropioen kopuruak gora egin eta errefusenetan ostalaritzako poltsa beltz asko agertu ondoren. Gutxinaka ari dira birmoldatzen zerbitzua. Dagoeneko itxi dira Orio, Aia eta Getariako kontainerrak eta Zumaia izango da horretan hurrengoa.