- Bihar, Euskal Kostaldeko Geoparkeak doako hiru bisita gidatu eskainiko ditu, bi Zumaian eta bat Mutrikun: 10.15ean irteera geologikoa eta 11.30ean Flyscha, begirada batean, eta Arrietakua Jauregira bisita gidatua. Erreserba Geoparkearen webgunean bertan egin behar da, otsailak13 deskontu kodea erabiliz. Erreserba egin duten eta mugikortasun mugengatik bertaratu ezin duten herritarrek, Zumaiako edo Mutrikuko turismo bulegora deitu beharko dute.