- Zarauzko Udalak Euskalduna tabernarekin elkarlanean, Inauterietako kartel lehiaketa antolatu izan ohi du. Oraingoan, ordea, festak bere horretan ospatzeko aukerarik izango ez denez, azken urteetako kartelen erakusketa egitea adostu dute. Bihartik aurrera egongo da ikusgai, Euskalduna tabernan. Bestalde, Inauterien baitan bi ekimen antolatu dituzte Modelon aretoan, haurrentzat: Rockalean taldearen kontzertua eta Txirri Mirri eta Txiribiton pailazoen emanaldia.