- Inauteriak betiko moduan ospatzeko aukerarik izango ez denez, Zumaiako Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu otsailaren bigarren astebururako. Horien artean, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Amaren intxaurrak ikuskizuna izango da. Bi emanaldi egingo dituzte hilaren 14an, Zumaiena aretoan: lehenengoa 15.00etan, eta bigarrena 17.30ean. Sarrerak entradium.com webgunearen bidez jarriko dira salgai, bihar, 10.00etatik aurrera, sei eurotan.