Itxialdiagatik ez da kiroldegiko kuota pasatuko

04.02.2021 | 00:59

orio – Orion pandemia egoeragatik udal-ekipamenduak itxita daudenez, itxialdiak irauten duen bitartean ez da kiroldegiko kuotarik pasatuko. Ikastaroak konpentsatzeko formula, berriz, aurrerago zehaztuko da eta hauen iraupena luzatzea da Udalaren helburua.