- EAJ eta PSE-EE aldeko botoekin onartu da Zarauzko 36,2 millioi euroko aurrekontua; Podemos Equo-Berdeak abstenitu egin zen, eta aurka agertu zen EH Bildu. Orain, EH Bilduk ezezko botoa ematearen arrazoiak azaldu ditu.

Beraien esanetan, aurrekontuak “ez diete bizi dugun garaiari eran- tzuten” eta “hobetzeko modukoak” direla ere azalerazi dute. Zentzu honetan, udal gobernuari egindako hainbat proposamen ekarri zituzten gogora, atzo pleno aretoan ospatutako bilkuran: 2021eko negurako Neguetxea abian jartzeko partida bat txertatzea eskatzen du EH Bilduk. Bigarren proposamena, energia kon-tsumoaren diagnosi bat egitea da, “transizio energetikorako lehen pausoak eman daitezen”. Udal eraikin asko “egoera kaxkarrean” daude eta horregatik, hauen guztien egoeraren diagnosi bat egiteko beharra dagoela iritzi dute. Honi jarraiki, Ebro Etxearen egoera “tamalgarria” aipatu zuten eta urgentziazko konponketa egitea da proposamenetako bat.

Hauez gain, beste hainbat ere mahai gainean jarri zituzten: malekoiko lurraren aldaketarekin jarraitzeko partida bat txertatzea; bidegorri sarea mantendu eta kendutako zatiak berriz jartzeko konpromisoa hartzea; kultur mahaia abian jartzeko partida bat; Zarauzko kale eskulturen plakek berritzea eta horien informazio osatua jartzea, herriko ondare artistikoari balioa emanez eta 2021erako aurreikusten den plan estrategikoan, herritarren parte hartzeaz gain, udal talde guztien partaidetza bermatzea.

Hauetatik “bi bakarrik” izan dute baiezko erantzuna: eskulturen plakena eta plan estrategikoan parte har-tzearena. Gainera, “bi horiek lehendik ere aurreikusita zituztela esan ziguten”. Beraz, “ez dute herriko bigarren indarrarekin ezer adostu nahi izan”.

Bukatzeko, azaldu zuten aurrekontu batzuen kontra bozkatzeak ez duela esan nahi puntu guztiekin bat ez datozenik: “Orokietako patioa berri-tzearen alde gaude, AEK birkoka-tzeko lokalak egokitzearen alde gaude, Modeloko ekipamendua hobe-tzea nahi dugu, Gaztetxea egoki-tzeko partidarekin bat gatoz, haur parkeak ere berritzeko premia dute...”, esan zuten. Baina, dena den, beste hainbatekin ez daude ados eta “hutsuneak” sumatzen dituzte eta horregatik eman dute ezezkoa 2021eko aurrekontuetan.