- Hotz Zarautz elkarteak pesetak jasoko ditu dohaintza gisa, ondoren euroengatik trukatzeko. Atera-tzen duten dirua pertsona errefuxiatuen aldeko proiektuetara bideratuko dute. Hala, herritarrei eskatzen die etxean dituzten pesetakin kolaboratzeko. Kale Nagusiko Zabalegi dendan bilduko dituzte dohaintzak. Bertan egin dute aurten Bigarren eskuko azoka ere, eta dagoeneko itxita dagoen arren, laguntzeko beste modu bat ere badu elkarteak: dohaintzak Nafarroako Rural Kutxan ere egin ditzakete herritarrek. Honakoa da Hotz-Zarautzen kontu korronte zenbakia: ES73 3008 0181 3437 9030 5027.