- Zumaia sasoian egitasmoaren baitan, jarduera fisikoa egiteko erronkak izan dituzte zumaiarrek, baita Gabonetan ere, aktibo eta osasuntsu mantentzeko helburuarekin. Astelehenean izan zen erronkak bidaltzeko azken eguna eta guztira, 36 lagunek hartu dute parte, eta ia 100 erronka egin dituzte denen artean. Hala Udaletik jakinarazi zuten bezala, ariketaren bat egin duten eta herrian erroldatuta dauden zumaiar guztiei herriko komertzioetan erabiltzeko 50 euroko erosketa-bono bana emango zaie. Horretarako, parte-hartzaileek Lubaki kiroldegiko harreratik pasa beharko dute.