- Orioko Udalak antolatutako abenduko kultur programaren baitan, Ispirit gospel taldeak kontzertua emango du elizan, gaur. 19.00etan izango da hitzordua. Sarrera doakoa da, baina gonbidapenak aldez aurretik hartu behar dira kultur etxean. Elizaren aforoa, 130 pertsonakoa da.