- Zarautz Herri Zain-tzaileko kideek Udalarekin elkarlanean, Gabonak dira eta etxean aulki huts bat dugu hitzaldia antolatu dute. Abenduaren 22an ospatuko da, Modelo aretoan, 19.00etan. Irune Barragan psikologoa izango da hizlaria eta doluari eta doluan dauden familiei bere lekua eman nahi zaie hitzaldi honekin. Sarrera doakoa da. Hitzordua hasi baino ordubete lehenago jarriko dituzte eskuragarri, Modeloko leihatilan.