ulio Beobide zumaiarra inguruetako eskultore garrantzitsuenetakoa izan zen XIX. mendean. Munduan zehar zabaldu zituen bere lanak, gehienak erlijioarekin lotura zuzena zuten. Horien artean da, esaterako, Añorgako parrokiko guru-tziltzatua. Laginak ere baditu, ordea, Texasen, Montevideon edo Toledon.

Maila globalaz haratago, "altxor handia" utzi dio Beobidek Zumaiari. Herriko Kresala etxea izan zen bere tailerra eta bertan egin zituen lan gehienak. Egun, museo bilakatu dute. Horregatik, bertan geratu dira pieza asko eta herriko txoko ezberdinetan ere badira adibideak, Udaletxeko pleno aretoko Jesusen bihotza bustoa, kasu.

Urte askoz izan da bertan, baina zaharberritzeko premia ikusita, Julio Beobideren Jesusen bihotza bustoa eraberritu du Rakel Nacenta zumairrak.

Halako lanak Zumaiako Udalak herriko artelanak zaintzeko eta beharrezkoa den kasuan zaharberritzeko duen planaren baitan kokatzen dira. Izan ere, Zumaiako Udalaren jabetzakoa da bustoa. Horregatik egon da udalean bertan. Orain, berriz, eraberritze lanak egin ondoren, parrokian dago ikusgai. Igandea izango da bisitatzeko azken eguna.

Egurra eta polikromatua erabiliz egindako pieza da eta 1925 inguruko lana dela uste dute hainbat arte historialariek.

Ana Maria Gutierrezek Julio Beobide, un escultor del pueblo liburuan azaltzen duenez "idulki gaineko busto bat da, irudi erdikoa". "Tunika ireki batez estalita dagoen Kristoren irudi sakratua irudika-tzen du, non bere bular biluzia eta bere bihotz sutsua ikusten diren".

Artistaren obra gehiengoak bezala, honako honek ere proportzio errealak ditu eta oso ezaugarri markatuak: 75 zentimetroko altuera du lanak, eta metro erdiko zabalera eta sakonera.

Berezia ere bada pieza hau. Artistaren obra gehienak firmatuak badaude ere, honako honek ez ditu bere izen-abizenak.

Jesusen bihotza, pasa den urtean, artistaren heriotzaren 50. urteurrenaren harira hasi ziren zaharberritzen. Zumaiarrari "merezitako" omenaldia egin nahi izan zioten eta hala, Beobide 1891-1969 erakusketa antolatu zuten, hainbat eragileekin elkarlanean: Otaño sendia, Esnal Uranga sendia, Erramun Zubia, Karmengo Ama Beobide lantoki museoa, Photomuseum, San Telmo Museoa, Zuloaga Fundazioa, Distira Elkartea, San Pedro parrokia eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza izan zuen Zumaiako Udalak Beobideren obra bildu eta ikusgai jartzeko.

Hauen guztien helburua, bakarra zen, "Julio Beobideren ibilbide artistikoa osorik islatzea". Zentzu honetan, Oxford aretora gerturatu ziren herritarrek iruditeriak, ika-tziriz egindako erretratu zein autoerretratuak ikusteko aukera izan zuten, beste hainbat bideoren artean. Baita Jesusen bihotza bustoa ere. Izan ere eta bitxikeria gisa, Rakel Nacenta bertan izan baitzen obra hau berritzen lehen pertsonan.

Oxford aretoan eraberritu eta Parrokian ikusgai egon ondoren, Udalak ez du zehaztu oraindik bustoak kokaleku berria izango duen ala ez. Datorren astean argituko da zalantza.