- Zarauzko Photomuseumek ostiralero antolatzen duen saioan, Argazkigintzaren maisuak izeneko dokumental sailaren seigarren eta azken kapitulua proiektatuko du. Zehazki, Tim Kirbyk 2007an egindako Bat-bateko judizioak atala ikusteko aukera izango da. Gaur egungo argazkazkilari-tzaren inguruan dihardu. Ohiko moduan sarrera doakoa izango da eta 18.00etan hasiko da saioa.