Tantak egitasmoa aurkeztu du ZarautzOn elkarteak

Gaurkotasun gaiei buruzko elkarrizketak igoko dituzte ohiko kanaletara, noizean behin

07.11.2020 | 23:45

zarautz – Zarauzko ZarautzOn elkarteak, Tanta izeneko egitasmoa sortu berri du. Ekimen honen helburua, "gaurkotasuneko gaiei buruzko informazio-tantak" ematea da. Hala, erakundearen ohiko kanaletara (webguneaneta youtuben) bideo batzuk igoko dituzte, noizean behin. Dagoeneko plazaratu dituzte lehenengo bi tantak: lehenendabizikoan Felix Zubiak Donostiako Zainketa Intentsibo Unitateko medikuak hartu du parte. Bigarrenean, berriz, Jesus Sanchez, Barakaldoko Gurutzeta Ospitaleko pediatra izan da hizlaria. ZarautzOn elkarteak, ekimen honetan parte har-tzera animatu nahi ditu zarauztarrak.