- Urola Kostako Udal Elkarteak gogorarazi du derrigorrezkoa dela organikoaren eta errefusaren edukiontziak ireki ahal izateko txartela erabiltzea, Getarian. Txartela galdu edota hondatuz gero, berria eskuratu ahalko da Getariako udaletxean bertan edota Udal Elkartean. Datozen asteetan hasiko dira Urola Kostako beste herrietako edukiontziak ixten.