- Orioko Udalak zuhur joka-tzen jarraitzeko deia egin nahi die herritarrei. Bertako datu epidemiologikoak “nahiko onak” dira eta beraz, oriotarrek egunero egiten duten ahaleginari jarraipena eman behar zaiola diote: “Orain arte bezala zaintzen segitzea eta agintariek ezarritako segurtasun-neurri guztiak betetzea beharrezkoa da”, azaldu dute ohar baten bidez.