Herri hezitzailea bilakatzeko lanketa egingo du Zumaiak

Udalak, Oinherri eta Haurren Hiria sareekin lankidetza hitzarmena sinatu du, etorkizunera begira

17.10.2020 | 00:52
Hitzarmena Udaletxean sinatu zuten. Argazkia: N.G.

zumaia – Zumaiako Udalak Oinherri herri hezitzaileen eta Haurren Hiria sareekin lankidetza hitzarmena sinatu du. Honen helburua, Zumaia herri hezitzailea bilaka-tzea da eta horretarako elkarlanean egingo dute lan."Familia eta eskolaz harago, herria bera espazio hezitzailea dela ulertzea ezinbestekoa" dela adierazi zuen Maite Azpiazu Oinherri herri hezitzaileen sareko ordezkariak, sinaketa momentuan.

Lehen pausu moduan, herriko zenbait eragilerekin bilduko da Udala, diagnostiko bat osatzeko, eta "hezitzaileak izatearen kon-tzientzia" lantzeko. Eskola kirolaren inguruko hausnarketa ere abiatuko dute eta etorkizunera begira, haurren kontseilu bat sortzea da beste asmoetako bat.

Balio hezitzaile batzuen gainean landu nahi dute hau guztia; berdintasuna, aniztasuna, parte-hartzea eta euskara, besteak beste abiapuntu hartuko dituzte. Zentzu honetan, Maddi Aldalur hezkuntza zinegotziak azaldu zuenez, "ikuspuntu horretatik sortutako herri batek herritar guztiontzako dakartza onurak".