- Zarautz Arraun Elkarteak emakumezkoen trainerua atera nahi du datorren denboraldiari begira. Oraingoz, 20 arraunlari inguru hasi dira entrenatzen eta elkartetik emakumezkoak animatu nahi dituzte. Parte hartu nahi dutenek, Zarauzko Araba kalean dagoen Lizardi erropa dendara gerturatu beharko dute; bertan emango dituzte entrenamenduen inguruko xehetasun guztiak.

Onintza Olaizola arraunlari ohiak hartu du taldearen gidaritza eta ZAEn ibilitako hainbat kirolari zarauztar ere bidelagun izango ditu proiektu berri honek.