- Zumaiako Udalak tasak eta zergak izoztea erabaki zuen, aho batez asteartean. Udal Gobernua pozik agertu da horregatik. EAJk jarraitutako prozedurarekin "gustura" zegoela adierazi zuen, proposamenak lantzeko eta negoziatzeko denbora izan dutelako. PSE-EEk "salbuespenezko egoera batean" gaudela nabarmendu zuen, eta hori horrela izanik, salbuespenezko erabakiak hartu behar direla.

Ostalaritzarako zenbait neurri proposatu zituen EAJk eta horietako bi txertatu dira ordenantzan: tabernariek ez dute toldoak jar-tzeagatik ordaintzen den aparteko tasa ordaindu beharko eta 100 metro koadrotik beherako establezimenduek irekiera lizentzia eskuratzeko ordaintzen duten 300 euroko tasa 50 eurora jaitsiko da.

Bestalde, terrazen tasa ez ordaintzea eskatu zuten jeltzaleek. Udal Gobernuak azaldu zuen ostalaritza eta merkataritza ekin-tza zuzenen bidez ari direla laguntzen.