- 2021. urteko urtarrilean aztertuko dute zer egin Zarauzko Hondartza Futbol txapelketarekin, baina momentuz izen-ematea zabaldu dute. Taldearen izena eta ordezkariaren NANaren fotokopia bat, bere posta elektronikoa eta telefono zenbakia beharko dira horretarako. Azaroaren 27ra arte izango da aukera.