- Aste honen hasieratik hainbat aldaketa egokitu dituzte Zestoako kiroldegiko funtzionamenduan. Orain arte bazkideek bakarrik zuten instalakuntzak erabiltzeko aukera baina dagoeneko nahi duten guztiek dute aukera hori, eguneko sarrera ordainduta. Bestalde, kiroldegia 12.15etik, 15.45era zabalik egongo da (tarte horretan 65 urtetik gorakoek dute makinak erabiltzeko lehentasuna). Erabiltzaileek ez dute hitzordua hartu behar kiroldegira sartzeko baina edukiera mugatua da.