- Zarauzko Arkamurka elkarteak Astronomia Jardunaldiak antolatu ditu eta gaur izango da horren baitan, bigarren hitzaldia. Itziar Garate EHUko Zientzia Planetarioen taldeko kideak Unibertsoen eskalen inguruan jardungo du. Saioa 20.15ean hasiko da eta streaming bitartez botako dute (http://arkamurkanaturtaldea.blogspot.com).